Tresna pertsonalak

Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Joseba Villarreal
Joseba Villarreal

Obra publikoak, prezioak, interesak eta esplotazioa...

2015/10/02
Badira urte batzu gogor salatzen ari garela eraikuntzaren munduan gertatzen diren gehiegikeriak eta langileen duintasunaren aurkako eraso bortitzak. Jakina da, Lan Hitzarmenak betetzen ez direla, lan istripuak ere ugari izaten direla, etorkinen eta bertakoen esplotazioak ikarragarri egin duela gora, etab...

Gaurko honetan adibide batzu jarri nahiko nituzke, azken aldi honetan Eusko Jaurlaritzaren Hekuntza sailetik esleitutako obra publiko batzuen inguruan. Hezkuntza Sailak esleituriko azken bost obretan eskeintza prezioa baino %30 eta %41,5 merkeago esleitu dira.

Obra

Eskeintza

Esleipena

Enpresa

Beherapena

Musikene

25,4 m euro

17,9 m euro

Acciona eta Lurgoien

%30

Azkoitiko Ikastola

7,6 m euro

4,5 m euro

Vias y Construcciones

%41

IES Txindoki

2,77 m euro

4,5 m euro

Dragados

%32

IES Hernani

4,73 m euro

2,82 m euro

Vias y Construcciones

%40

IEFPS Miguel Altuna

10,36 m euro

6 m euro

Ferrovial Agroman

%41,5

Hau ikusita galdera batzu datozkit burura, nola kalkulatzen dira eskintza prezioak? Besterik gabe egiten al dira aurrekontuak? Horrela ez bada, eta ez da, zer gertatzen ari da hemen ? Nondik kentzen da hainbeste merketzeko? Ondoriorik ba al dauka honek? Noren kalte eta noren mesedetan egiten da hau?

Goazen poliki poliki gauza batzu argitzera, obra baten eskeintza ezartzerako orduan erakundetako teknikariek egiten dituzten kalkuluen arabera jartzen dira prezioak. Lan publiko bat egin ahal izateko kontuan izan behar diren aldagai guztiak kontuan hartuz (beharrezko materiala, egin beharreko obra, egin beharreko lana, lan kostuak, segurtasun neurriak, etb...), prezioa azterketa sakon baten ondorioz datorreka baieztatu dezakegu.

Beraz, hau horrela bada garbi dago merketzea derrigorrezko izan behar zuen zerbait ez betetzeagatik datorrela ere zalantzarik gabe esan dezakegu. Gerta liteke materiala esandakoa baina eskaxagoa izatea, gerta liteke obraren segurtasunarekin zerikusia daukaten elementu ezberdinetan ere beharrezkoa kalitate eskasekoa izateko eta zalantzarik gabe horrelakoetan beti gertatzen da langileen lan baldintzekin eta hartu beharrekosegurtasun neurriekin ez betetzea.

Honen ondorioz langile batek orduko 5 euro kobratzen ditu, bai 5 euro orduko, hemen Euskal Herrian. Langile bat hilabete batean 220 ordu lan egitera behartzen dute, istripua izateko arriskua areagotuz.

Guzti hau Eusko Jaurlaritza jakinaren gainean egonda gertatzen da, behin eta berriz azaldu eta frogatu diegu gertatzen ari dena, baina momentuz egoera aldatzeko, inolako borondaterik ez. Tresnak badituzte baina hau ez da lehentasuna beraientzat, obra bakoitzarekin aurrezten duten dirua beste gauza batzuetarako erabili dezaketela argudiatzen dute. Lotsagarria.

  • Zilegi al da langileen lan baldintzen kontura eta askotan langilearen osasunaren kontura legea urratuz dirua aurreztea?

  • Zilegi al da esleipena jasotzen duen enpresaren etekinak bermatzeko azpinkontratak miserian uztea?

  • Zilegi al da diru publikoarekin kanpoko enpresen diru poltsak betetzea bertako zein kanpoko langileak esplotatuz?

  • Ze interes dauka Eusko Jaurlaritzak esplotazioa bultzatzeaz gain hemen zergarik ere ordaintzen ez duten enpresei esleitzea obra publikoak?

Amaitzeko, konponideak badaude, guk aspaldi proposatu ditugu, Gipuzkoako Foru Aldundiak orain hiru urte onarturiko arau Forala edo ELAren ekimenez legebiltzarrean tramitatzen ari den Herri Ekimen Legegilean jasotzen diren baldintzak betez, azken honi oneritzia ematea Parlamentuan ordezkatuta dauden alderdien esku dago, borondate poltiko kontua da, beraz....