Emakumeak prekarietatean, enpleguan eta bizitzan

2016/03/09
Esti Sancho, Elena Rodriguez, Juani Carmona, Karmele Loiti, Ainhoa Aranegi, Maribe Cermeño, Marta Obregon, Lucia Puertas eta Irantzu Zorzabalbete Euskal Herrian prekarietatea sufritzen duten bederatzi emakume dira. Martxoaren 8a zela-eta Donostian antolatu genuen ekitaldian euren lekukotza bertatik bertara entzun ahal izan genuen. Lekukotza gogorrak, gogorra baita entzutea pertsona bati lanean sufritzen duen prekarietatearen erruz ezin duela bizimodu duin bat aurrera eraman. Baina itxaropenez betetako lekukotzak ere. Izan ere bederatzi lagun hauek, guztiak ELAren militanteak, argi dute emakumeen borrokari esker guztien artean egoera iraultzea lortuko dugula.

Esti, Elena, Juani, Karmele, Aihoa, Maribe, Marta, Lucia eta Irantzuren lekukotzak entzun nahi?

Egin klik hemen!