Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak 220.000 langabe Hego Euskal Herrian
Albisteak

220.000 langabe Hego Euskal Herrian

2015/06/30
Langabezi tasa %16,3koa da Hego Euskal Herrian. Enplegua hazten ari dela dioten mezuen aurrean, 220.000 langabe daudela gogoratu du ELAk. Era honetan, Europan langabezi tasetan laugarren handiena dela azpimarratu du sindikatuak uztaileko azterketa txostenaren aurkezpenean. Bestalde, langabezian izena emanda daudenen %59ak ez duela inolako prestaziorik jasotzen nabarmendu du.

Adolfo Muñoz "Txiki" idazkari nagusiarekin batera, Mikel Noval arlo sozialeko arduradunak eta Iñaki Salaberri azterketa bulegoko kideak hartu dute gaur goizean Bilbon egoera ekonomiko eta sozialaren azterketan.

ELAko arduradunek azaldu dute langabeziak ez duela behera egin eta, aldiz, diru-sarrera guztien zatirik handiena gero eta gehiago bideratzen dela kapital errentak asetzera. Horrek esan nahi du lan errentetara bideratzen dena minimo historikoen parean dagoela.

Bestalde, behin-behineko enpleguak indarrean dirauela salatu dute: 2015ean sinatutako kontratuen %94a aldi baterakoak izan direla azaldu dute. Datu horiek krisiaren aurrekoekin alderatzen baditugu, ikusiko dugu orain handiagoa dela aldi baterako kontratazioaren pisua, zenbaki haiek oso altuak izanda ere

220.000 langabe Hego Euskal Herrian

erlazionatutako dokumentuak