Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak 24 orduko greba Mungiako Tecnicas Hidraulicasen
Albisteak

24 orduko greba Mungiako Tecnicas Hidraulicasen

2016/10/17
Joan den astean, Hernaniko (Gipuzkoa) Talleres Leorpe enpresako langile bat hil zen xafla batek jota Mungian (Bizkaia) Tecnicas Hidraulicasen. Istripu hilgarri hau salatzeko 24 orduko greba egin dute gaur Mungiako Tecnicas Hidraulicaseko langileek. Guztira 48 langile hil dira Hego Euskal Herrian lan istripuen ondorioz.

ELAk laneko heriotzak eta gainontzeko ezbeharrak lan prekarietatea lantokietan zabaltzea ahalbidetzen duen lan-eredu honen ondorio zuzena dela salatzen du. Enpresek orokorrean beste ezeren gainetik bere irabaziak lehenesten dituzte, langileon osasuna eta bizitza arriskuan jarriz.

ELAk garbi dauka gizarte arazo larri honen irtenbidea bizkaitar langileriari enplegu duin eta kalitatezkoa bermatzean dagoela, horregatik Euskal gobernuari eta ardura daukaten beste erakundeei eskatzen die helburu horretara bideratu ditzatela behingoz neurri erreal eta eraginkorrak ezarri, nahiz segurtasun eta osasunari dagozkion enpresen bete-gabetzeak kontrolatzeko beharrezko diren errekurtso guztiak.

 

24 orduko greba Mungiako Tecnicas Hidraulicasen