Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Arantza Zuluetaren askatasuna exijitzen dugu
Albisteak

Arantza Zuluetaren askatasuna exijitzen dugu

2017/01/06
ELAk bat egin du larunbat honetan –urtarrilak 7– Arantza Zuluetaren bakartze erregimenaren amaiera eta bere askapena eskatzeko Bilbon egingo den manifestazioarekin. Zuluetak ia hiru urte daramatza bakartze erregimenean, legez soilik egun batzuetan aplika daitekeen erregimena. Bakartze honen ondorioz kalte fisiko eta psikologiko larria ari da pairatzen.

Zulueta espetxeratu zuten presoekiko elkartasuna antolatzen ziharduten gizarte-talde guztien aurka Estatuak bultzatutako operazioen testuinguruan (Herrira, Sare, Etxerat eta abokatuak). ELAk galdegiten du behin betiko indargabetu dadila itun antiterrorista, baita honek oinarrizko eskubideetan dituen ondorio guztiak ere.

Manifestazioa Bilboko Areatzan hasiko da, 18:00tan.