Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aurrekontu sozialak exijitzen ditugu
Albisteak

Aurrekontu sozialak exijitzen ditugu

2017/03/15
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ordezkaritza bat Eusko Legebiltzarrera joan da gaur eguerdian ekimen herritar honek Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen 2017rako aurrekontu proiektuaren inguruan egiten duen irakurketa erregistratzeko.

Legebiltzarrera joan den lagunen artean Mikel Noval dago, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Koordinazio Nazionaleko kidea eta ELAren gizarte politiken arduraduna. Novalek adierazi duenez aurrekontu hauek “guztiz antisozialak” dira. Horregatik dei egin du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ostiral honetarako gai honen inguruan Gasteizen antolatu duen ekitaldian parte hartzera (10:30, Mendizorroza Kiroldegia).

IRAKURRI BALORAZIOA

Aurrekontu sozialak exijitzen ditugu

erlazionatutako dokumentuak