Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Bizkaiko Osakidetzako larrialdieetan kolapsoa
Albisteak

Bizkaiko Osakidetzako larrialdieetan kolapsoa

2017/01/05
ELAk goizeko lehenengo orduetatik Bizkaiko Ospitale nagusiak pairatzen ari diren larrialdien kolapsoa salatzen du, ospitaleetan irekiak utzi dituzten ohe kopuruak ez baitira nahikoak eta gaixo asko ospitaleratzearen zain daude.

ELAk Gurutzeta, Basurto, Galdakao, Santa Marina eta abarreko Ospitaleetako egoera oso larria dela aditzera eman nahi du.  Gaixoak korridoreetan zein larrialdien inguruko zerbitzuetan pilatuak gelditzen dira, senideak lurrean atseden hartzen dabiltza, osasun langileak arineketan ibiltzen dira gaixo guztiak zaindu ahal izateko, zelariak ospitaleko edozein ingurutan ohatilak zein gurpildun aulkiak bilatzen dabiltza nahikorik ez daudelako, administrari laguntzaileak ikaragarrizko gaixoen zein senideen  ilarei arreta egiten dabiltza eta hau guztia nahikoa ez bada Fakultatiboen gabezia gehitzen diogu egoera kaotiko honi. Egoera larritu egin da Osakidetzak ehundaka ohe ixtearen erabakia hartu izan duenean aurrekontuen aurreztearen aitzaki.

Aldi berean Lehen Arretan, ELAk aspaldi salatzen ari den lez, Fakultatibo nahikorik barik dabil eta bereziki atzeraezinak diren gaixoak besterik ez hartaratzen dabiltza, agendak itxiak dauden ondorioz gaixo kronikoak zein programatutako hitzorduak urtarrilaren erdialde partera arte atzeratuz. Hau guztia dela eta arazoa Ospitaleetako Larrialdietara zein Etengabeko Arreta Guneetara (EAG) heltzen da. Osasun aholkua aldi berean Abenduko hasiera-hasieratik ikaragarrizko lan kargekin dabiltza eta langile profesional hauek egiten duten egundoko lanagatik erabiltzaileek kalitatezko arreta duina izaten ari dira.

ELAk  gogorarazi nahi du egoera hau ez dela kasualitate hutsa, egoera behin eta berriz errepikatu egin ohi da borondate polotiko  falta dela eta. Borondate politikoa izanda, Gizarteak merezi duen Kalitatezko Osasun Publikoa izateko Osakidetza errekurtso nahikoz hornituko zen, honen ordez, inaugurazio burrunbatsuak besterik ez ari dira egiten.

Arduradun politikoei erabaki egokiak hartzen has dezatela exijitzen diegu, egoera hau ahalik eta lasterren konpon dezaten inoiz ere errepika ez dadin, horretarako, Osakidetzak behar dituen errekurtso nahikoaz hornitu beharko du gizarteak zein langileak eskatzen ari diren bezala.