Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Boroako poligonoan izandako lan istripua salatzeko elkarretaratzea
Albisteak

Boroako poligonoan izandako lan istripua salatzeko elkarretaratzea

2015/01/26
Zornotzako Boroa poligonoan joan zen ostiralean gertatutako lan istripuaren ondorioz izandako heriotza salatu dute ELA, LAB, STEE-EILAS, HIRU eta EHNE sindikatuetako ordezkariek. Era berean, sindikatuok deitutako elkarretaratzean famili eta gertukoei elkartasuna adierazi nahi izan diete.

Istripu honetan hildako langilea, subkontratatua, Forest Trafic enpresarentzako lanetan ari zela hil zen.

2015ean gertatu den lehen heriotz istripu honi erantzun bat ematea exijitzen du, eta arrazoiak ikertzeaz gain arduradunak publikoki ezagutaraztea eta neurriak hartzea gertakari tamalgarri hauek berriro gerta ez daitezen.

 

 

Boroako poligonoan izandako lan istripua salatzeko elkarretaratzea