Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak EAEko negoziazio kolektiboari lehentasuna emango dion egiturazko Sektorearteko Akordioa sinatu du ELAk
Albisteak

EAEko negoziazio kolektiboari lehentasuna emango dion egiturazko Sektorearteko Akordioa sinatu du ELAk

2017/01/17
Gaur arratsaldean onartutako egiturazko Sektorearteko Akordioren bitartez, probintzia edo autonomia mailako sektoreko lan-hitzarmenek, nahiz sinatuta dauden edo sinatu litezkeen Akordio Markoek, berme handiagoa izango dute estatu mailako hitzarmenei aurre egiteko. Akordioa ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta Confebask patronalak sinatu dute.

ELArentzat poztekoa da sei urte igaro badira ere Confebaskek iritzia aldatzea. Gogoratu, orain arte enpresa eta sektoreetan egon zitezkeen gatazkei uko egitea eskatzen zigutela eta baldintza zela hori, eurek estatu mailako hitzarmenen aurrean EAEko lan-hitzarmenei lehentasuna emateko. Orain, ordea, jarrera aldatu du.

Hau, noski, positiboa da. Halere, esan beharra dago ez dela aski negoziazio kolektiboak dituen hainbat arazo konpontzeko. Sektoreko nahiz enpresako lan-hitzarmenen egoera zehatza, negoziatzen ari direnena zein blokeatuta daudenena, ez da aldatuko. Sektorearteko Akordioak babes ditzan beharrezkoa litzateke haietan akordioa iristea.

Datozen egunetan ELAk balorazio sakonagoa plazaratuko du.

 

 

To view this content the following requirements must be fulfilled:

  • Adobe Flash Player version 9,0,28,0 or later must be installed; download it now free
  • Javascript 1.2 or later must be enabled