Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak ELAk arbuiatu ditu atzoko EHUko Leioako Campusean izandako istiluak
Albisteak

ELAk arbuiatu ditu atzoko EHUko Leioako Campusean izandako istiluak

2017/03/15
ELAk arbuiatu egin ditu atzo, hilak 14, EHUko Leioako Campusean izan ziren ekintza bortitzak; sindikatuaren ustez, onartezinak dira. Zentzu horretan, espero du ez gertatzea halakorik etorkizunean. Bide batez, ELAk zauritu zen langileari bere elkartasuna adierazi dio; lehenbailehen osatzea espero du.

Orain arte egin bezala, etorkizunean ere EHUn eta zerbitzu publikoetan ezarri diren murrizketa eta erreformak salatuko ditu ELAk, betiere, modu baketsuan.

Izan ere, sindikatuak langileen, ikasleen eta jendarte osoaren mobilizazioaren alde egiten du, hori baita erreforma eta murrizketa horiek unibertsitatean eragiten duten kalteari aurre egiteko modu bakarra.

Horrenbestez, ELAk hautu argia egin du: murrizketa eta erreformak geldiarazteko mobilizazio baketsua eta konfrontazio demokratikoa.