Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Etxebizitza izateko eskubidea lege berriarekin oso mugatuta geratzen da
Albisteak

Etxebizitza izateko eskubidea lege berriarekin oso mugatuta geratzen da

2015/07/28
ELAren ustez Eusko Lagebiltzarrak onartutako legeak ez ditu etxebizitzaren inguruko egungo arazoak konponduko. Eskubidea ez aitortzeaz gainera, testua motz edo garatzeke geratzen da atal garrantzitsu batzuetan. Sindikatuaren arabera Etxebizitza Legeak eskubideak bermatu behar lituzke eta egungo egoera errotik aldatzeko aukera eman behar luke.

Mikel Noval eta Janire Landaluze, arlo sozialeko eta ikerketa bulegoko kideak, aurkeztu dute gaur goizean Bilbon EAEko Etxebizitza Legearen inguruko balorazioa.

ELAren aburuz krisiaren aurretik ere urtetan egin izan den etxebizitza politikaren ondorioak aski larriak izanik, egoera ekonomiko txarrarekin larriagotu egin dira: gazteen emantzipazio atzeratua; etxegabetzea pairatu duen familia kopuru handia; asetu gabeko bizileku beharrizana; etxebizitza huts ugari ; alokairurako eskaintza oso garesti eta urria; jende askorentzako ordain ezineko prezioak, zeinek bizi arteko hipoteka hartzera derrigortzen duten, eta etxe babestuen eskaintza txikia.

Egoera larria izanik, ELAren iritziz, Eusko Legebiltzarrak onartu berri duen legeak ez ditu etxebizitzaren inguruko egungo arazoak konponduko. Honela, etxebizitza izateko eskubidea lege berriarekin oso mugatuta geratzen da, hainbat arrazoiren ondorioz.

Irakurri txostena