Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Ezinezkoa da aldaketa soziala aurrera eramatea fiskalitatea aldatu gabe
Albisteak

Ezinezkoa da aldaketa soziala aurrera eramatea fiskalitatea aldatu gabe

2016/04/11
ELAk Euskal Herriko fiskalitateari buruzko txostena aurkeztu du gaur Bilbon. ELAren esanetan Euskal Herriko hazienden eredua aberatsek gutxiago ordaintzeko egin da, eta Hego Euskal Herriko presio fiskala Europako batez bestekoa adinakoa izan balitz, 7.579 milioi euro gehiago lortuko ziratekeen.

Bestalde, gaineratu du laneko errentek, batez beste, 23.038,6 euroko errenta aitortu zutela 2014an. Aldiz, enpresari eta profesionalek aitrortutako errenta 11.944,3 eurokoa izan zen, 11.094 euro gutxiago.

ELAk azpimarratu du iruzur fiskala nagusiki soldatatik ez datozen errentek eragindakoa dela, eta ikuskaritza mailak areagotzea eskatu du.

Adolfo Muñoz "Txiki" idazkari nagusiarekin batera, Mikel Noval arlo sozialeko arduradunak eta Iñaki Zabaleta ikerketa bulegoko kideak hartu dute parte aurkezpen honetan.

Irakurri txostena

 

Ezinezkoa da aldaketa soziala aurrera eramatea fiskalitatea aldatu gabe