Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Muñoz: "Lan osasun eta segurtasunean ere gatazka presente dago"
Albisteak

Muñoz: "Lan osasun eta segurtasunean ere gatazka presente dago"

2014/04/28
Lan Osasun eta Segurtasunaren Nazioarteko Eguna ospatu da gaur. ELAk bere ordezkariak elkartuko ditu Bilboko Itxaropen pilotalekuan lan osasun eta osasunaren inguruko gogoeta plazaratzeko. Adolfo Muñoz "Txiki"k azpimarratu duenez gizatasunik gabeko lan harremanetan lan osasuna gai gatazkatsua da, eta arazoari aurre egiteko tresnak jarri behar ditu sindikatuak. Era honetan, azken urteotako joerak ez duela hobera egin salatu du.

Muñozekin batera, lan osasun eta segurtasunaren arloko arduradunek hartu dute parte Bilboko ekitaldian. 2013an ELAk 55 hildako zenbatu zituen lan istripuetan, iturri ofizialek adierazitako 46en aurrean. Egoera honen aurrean, ELAk ekintza politika eta negoziazio kolektiboa bultzatuko ditu, lan baldintzak hobetzeko tresna egokiak direlakoan.

Bestalde, ELAko idazkari nagusiak Gasteiz eta Iruñeko administrazioen politiketan aldaketak eskatu ditu, lan istripuen aurkako neurriei lehentasuna emanez. "Gobernuen zeregina da lan eskubideak zabaltzea, prekarietatea ezabatuz, neurriz gaineko azpikontratazioa mugatuz eta kontratazio lege-iruzurra zigortuz".

Bestalde, ELAko idazkari nagusiak gogoratu du sindikatuak ez duela parte hartuko elkarrizketa sozialean. Lan osasun eta segurtasunarekin loturiko gaiak CCOO eta UGT eta patronalen finantzaketarako erabiltzen direla eta ez arlo hauetan jazotzen diren irregulartasunak jazartzeko, salatu du. Eskaera egin dio Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari eta Hobetuz Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioari “erakunde sindikal eta patronalen finantzazio iturri izateari utzi, eta prestakuntzara bideratu dadin”

Adolfo Muñozek, azkenik, Enpresarioen Zirkuloko presidenteak, Monica Oriolek iragan astean egindako adierazpenak gaitzetsi ditu. “Esklaboak nahi dituzte. Kontua da... zenbat denbora beharko du gobernuak arrazoia emateko? Ezin dela ulertu zer gertatzen den ez bada kontutan izaten negozioen eta politikaren arteko lotura estua”.

 

Muñoz: "Lan osasun eta segurtasunean ere gatazka presente dago"