Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Nafarroako Bermatutako Errenta berriak hartzaile unitateen erdira murriztuko ditu prestazioak
Albisteak

Nafarroako Bermatutako Errenta berriak hartzaile unitateen erdira murriztuko ditu prestazioak

2016/10/20
Lege berriak hobekuntza ekarriko du kide gehiago dituen familientzat, hala ere 5 milloieuro gehiagoko gastuarekin handituko balitz partida, ez litzateke beharrezkoa izangomurrizketarik egitea prestazio honetan. ELAk salatu duenez Nafarroako biztanleriaren % 14,5a pobrezia harrisku eta gizarte bazterkeria egoeran dago. 2008-az geroztik hau % 68,6an handitu da eta langabezian dauden pertsonen % 52,

Errenta Bermatuaren Lege Proiektuak zenbait puntu garrantzitsuetan oraingo prestazioa hobetzen duen arren, ez da nahikoa. Nafarroako biztanleriaren % 14,5a pobrezia harrisku eta gizarte bazterkeria egoeran dago. 2008-az geroztik hau % 68,6an handitu da eta langabezian dauden pertsonen % 52,8ak ez du inolako prestaziorik jasotzen. Lege berri batek egoera honi behar bezalako erantzuna eman beharko lioke.

Lege berriak ez du bermatzen beharrean dauden pertsona guztiak prestazio hau jaso dezaten, ez du bermatzen ere prestazio hau nahikoa denik, Inklusio Sozialeko Errenta hobetzen badu ere hainbat puntutan; ez du exigitzen prestazio hau jaso nahi duenak egoera administratibo erregulatu bat eduki behar duenik, 65 urtetik gorako pertsonek eska dezakete eta 36 hilabeteko iraupen muga ezabatzen da.

Dena den, Nafarroako Gobernuak murrizketa larriak eraman nahi ditu aurrera hainbat aspektutan. Horietako bat da familia unitate unipertsonalei prestazioa kopurua murrizten dela eta SMI erreferentzia ezabatzen dela.

Nafarroako Gobernuak familia unitate unipertsonalei ematen dien prestazioa 655,2 eurotik 600 eurotara murriztu nahi du, ondorioz Salario Minimo Interprofesionalari egiten dion erreferentzia ere ezabatzen du.

Nabarmendu behar da prestazioa jasotzen duten familia unitateen erdia ia unipertsonala dela.

Bestalde, trabak jartzen zaizkie 18-24 urte bitarteko pertsonei Bermatutako Errenta kobratzeko (gaur egun RIS-ek 25 urte exigitzen ditu kobratzeko).

Prestazio honen arazo bakarra da gastua gehiago ez igotzea; 5 miloi euro gehiagoko gastuarekin ez litzateke inorentzat murriztuko kantitatea.

ELA oso kritikoa da Uxue Barkosen Gobernuaren politika fiskalarekin, eta kontu hauetan ikusten da argien zergatia: gutxi eta injustoki errekaudatzen duen politika fiskal batek ez du ahalbidetzen beharrezkoa den gizarte gastua.

 

Nafarroako Bermatutako Errenta berriak hartzaile unitateen erdira murriztuko ditu prestazioak