Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Osalanek lan osasuneko prebentzio ordezkarien prestakuntza eten du
Albisteak

Osalanek lan osasuneko prebentzio ordezkarien prestakuntza eten du

2015/06/04
Osalanen zuzendaritzak jakinerazi du lan osasunaren prebentzio ordezkarien prestakuntza etengo duela. Erabaki honek milaka ordezkariri eragiten dio, hauetako asko hautatu berriak hauteskunde sindikaletako azken aldi trinkoan. ELA eta LAB sindikatuek prestakuntza ikastaroak has daitezela berriz eskatu dute.

Prebentzio ordezkarien prestakuntza, Euskal Elkarte Autonomoan, 1997ko abenduaren 19ko “Osasun eta laneko arriskuen prebentziorako lanbide arteko akordioak” arautzen zuen.

Akordio honek enpresariak prebentzio ordezkariei ezinbestean eskaini behar dien prestakuntza arautzen zuen, Laneko Arriskuen Prebentzio Legean aurreikusitako eskuduntza garatzeko behar besteko gaitasuna izan zezaten.

Akordioa sinatu zuten alderdiek (ELA, LAB, COO, UGT eta Confebask) Osalanen esku utzi zuten oinarrizko prestakuntza egitasmo horren kudeaketa.

ELA eta LAB sindikatuek salatu dute Eusko Jaurlaritza, berriro ere, lehen aukeran, estatuko ereduaren aurrean makurtu da, prestakuntza arloan, prebentzio ordezkarientzat egin zen EAEko berezko sistema babestu barik.




Osalanek  lan osasuneko prebentzio ordezkarien prestakuntza eten du

erlazionatutako dokumentuak