Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Langile bat hil da gaur aldamio batetik erorita Barakaldon
Albisteak

Langile bat hil da gaur aldamio batetik erorita Barakaldon

2016/01/11
Balmasedako langile bat hil da gaur goizean Barakaldon aldamio batetik erorita. Dagoeneko bi langile hil dira 2016an. Basoko behargin bat hil zen joan zen ostegunean Otxandion. Gaur ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS eta EHNE sindikatuek elkarretaratzea deitu dute Otxandioko Enparantzan ostegunean izandako lan istripu hilgarria salatzeko. ELAk prebentzioa ez dela behar bezala kontuan hartzen basogintzan salatu zuen.
Langile bat hil da gaur aldamio batetik erorita Barakaldon