Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Sareren aurkako jazarpen politikoa
Albisteak

Sareren aurkako jazarpen politikoa

2017/03/16
Sareri bere dirua berreskuratzea galaraziko dion Auzitegi Nazionalaren sententzia arbuiatzen du ELAk. Auzitegi Nazionalak Espainiako Gobernuari men egin dio, fiskaltzaren eskaeran esandakoa aplikatuz.

ELAk gogorarazi nahi du Guardi Zibilak hartuta dirua (100.000 euro baino gehiago) modu zilegian lortu zituela Sarek. Izan ere, 2015eko manifestazioan egindako diru-bilketan eskuratu zuen dirua, jarraian LABen egoitzan gorde zena.

ELAren ustez, guardia zibilaren jokabidea euskal preso politikoei babesa eman zioten erakunde askoren kontrako jazarpen politikoaren emaitza da. Jazarpen horrek zuzenean kolpatu zituen, besteak beste, Herrira, EPPK, presoen abokatuak eta Etxerat, baita erakunde batzuen diru-laguntza publikoak ere. Helburua argia zen: presoek ez izatea inongo babes kolektiborik.

Aurretik aipaturiko guztia dela eta, ELAk elkartasuna adierazi nahi dio Sareri. Ildo beretik, terrorismoaren aurkako ituna bertan behera uzteko deia egiten du sindikatuak.