Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak STOP errepresioa Saharan, epaiketa politikorik ez!
Albisteak

STOP errepresioa Saharan, epaiketa politikorik ez!

2017/01/11
Datorren urtarrilaren 23an Saharako 25 pertsona epaituko dituzte berriro ere Gdeim Izik izenaz ezaguna den kasuarengatik. Gogoratu, abenduaren 26ko epaiketa urtarrilaren 23ra atzeratu zutela. Epaituak izango diren askorentzat 30 urteko kartzela-zigorra ere eskatzen dute.

Hau dela eta, ESK, STEILAS, LAB eta ELA sindikatuok, Saharar herriarekiko Euskal Herriko elkartasun taldeekin eta Saharako etorkinen Euskal Herriko taldeekin batera, urtarrilaren 23an goizeko 11:30etan Bilboko Marokoko kontsulatuaren aurrean (Rekalde zumarkalea-27, Bilbo) burutuko den mobilizazioan parte hartzeko deia egiten dugu.

Mezu honen bitartez, deialdi honekin bat egin nahi duten Euskal Herriko eragile guztiei mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu nahi diegu, indar metaketa handiena lortzeko asmoz.

ESK, STEILAS, LAB eta ELA, Saharar herrirarekiko Euskal Herriko elkartasun taldeak eta Saharako etorkinen Euskal Herriko taldeak.

STOP errepresioa Saharan, epaiketa politikorik ez!

Abenduko kontzentrazioa Saharako errepresioaren aurka