22 hildako lan istripuetan aurten

2017/04/24
Zornotzako kiroldegian gaur IMPACTO empresako langile bat hil da itota. ELAk gertatutakoa ikusita, Bizkaiko Lan Ikuskaritza eta Osalani ezbeharraren arrazoiak argitu eta egon daitezkeen ardurak ebazteko ikerketa sakona eskatzen du. Enpresek orokorrean beste ezeren gainetik bere irabaziak lehenesten dituzte, langileon osasuna eta bizitza arriskuan jarriz.

ELAk babes eta elkartasun osoa adierazi nahi du Zornotzako Kiroldegian, IMPACTO garbiketa enpreko gertatutako lan-istripuaren biktimaren senitarteko, lagun eta lankideei, non 47 urteko langile bat hilda suertatu da, gaur Zornotzako polikiroldegian izandako istripuan. Gertatutakoa ikusita, Bizkaiko Lan Ikuskaritza eta Osalani ezbeharraren arrazoiak argitu eta egon daitezkeen ardurak ebazteko ikerketa sakona eskatzen du.

Aldi berean salatu nahi du jadanik 22 direla aurten Hego Euskal Herrian beraien lanpostuetan bizitza galdu duten pertsonak, azkenengo urtetan areagotzen den frekuentzia beltz batean. ELAk laneko heriotzak eta gainontzeko ezbeharrak lan prekarietatea lantokietan zabaltzea ahalbidetzen duen lan-eredu honen ondorio zuzena dela salatzen du. Enpresek orokorrean beste ezeren gainetik bere irabaziak lehenesten dituzte, langileon osasuna eta bizitza arriskuan jarriz.

ELAk garbi dauka gizarte arazo larri honen irtenbidea bizkaitar langileriari enplegu duin, seguru eta kalitatezkoa bermatzean dagoela, horregatik Euskal gobernuari eta ardura daukaten beste erakundeei eskatzen die helburu horretara bideratu ditzatela behingoz neurri erreal eta eraginkorrak ezarri, nahiz segurtasun eta osasunari dagozkion enpresen bete-gabetzeak kontrolatzeko beharrezko diren errekurtso guztiak.