Albisteak

Tipi-tapa, tipi-tapa… KORRIKA!

2017/03/29

Bihar Korrikaren 20 ekitaldia hasiko da Otxandion, bi urtetik behin Euskal Herriko txoko guztiak zeharkatzen dituen euskararen aldeko lasterketa. Aurtengo ekitaldia Otxandion hasiko da, eta amaiera Iruñean izango du apirilaren 9an. ELAk bere babes osoa adierazi nahi dio Korrikari, eta bertan parte-hartzeko deia luzatu nahi dio sindikatuko militantzia guztiari.

Estatuko administrazioak enplegua suntsitzen jarraituko du

2017/03/28

Estatuko Gobernuak enplegu publikoa hobetzeko proposamena guztiz urria da. ELArentzat onartezina da enplegu publikoa suntsitzen jarraitu nahi izatea, azken 5 urteotan Estatuan milioi erdi lanpostu publiko suntsitu direla kontuan izanik.

Kongresuak ELAren autonomia osoa baieztatuko du

2017/03/28

Adolfo Muñoz "Txiki" ELAko idazkari nagusia Bizkaia Irratian izan da gaur goizean. Muñozek sindikatuak ekainaren 15ean eta 16an Indarberritzen lemapean egingo duen 14. Kongresuaz aritu da. Muñozen hitzetan Kongresuak ELAren autonomia osoa baieztatuko du.

Hitzak sobera, ekintzak faltan Osakidetzan

2017/03/28

Osakidetzako zuzendaritzak azken 4 urteetan mahaian izan diren gaiak ekarri ditu gaur Gasteizen egin den bilerara, baina proposamen zehatzik gabe. Negoziatzeko borondatea eta aurretik gaizki egindakoak zuzentzeko borondatea adierazi du, baina eskaintza zehaztu gabe.

Gipuzkoako merkataritzako langileen mobilizazioa lan hitzarmenaren alde

2017/03/28

ELAk merkataritzako hitzarmenak negoziatzeko saiakera ugari egin ditu, baina patronalek jarrera erabat itxia izan dute negoziaketa kolektiboan eta gogotik heldu diote lan-erreformak ematen dien aukerari baldintza txarragoko hitzarmenak aplikatzeko. Gaur egun, lau dira negoziatzen hasi diren hitzarmenak: Ehunaren Merkataritza, Larruaren Merkataritza, Metalaren Merkataritza eta Altzarien Merkataritza. Horietan guztietan ELAk %50 eko ordezkaritza baino gehiago du.

Indarberritzeko kongresua

2017/03/27

ELAk bere 14. Kongresu konfederala ospatuko du 2017ko ekainaren 15 eta 16an Bilboko Euskalduna Jauregian Indarberritzen lelopean. Ondo ekarritako leloa da hori. Izan ere, berau aukeratu dugu ondo baina hobeto islatzen duelako sindikatuarentzat berebiziko garrantzia duen mezua: kongresuak ELAko militanteak motibatzeko balio behar du, datozen lau urteetan aurrez aurre izango ditugun erronkei indarberrituta aurre egiteko balio behar du.

Osakidetzak dirua xahutzen du Urdulizen

2017/03/27

Osakidetzak erreformak egin behar izan ditu orain dela 9 hilabete inauguraturiko obra batean; eta gainera, behar zen plantilla kontratatu eta gero, larrialdietako eta etxez etxeko ospitalizazioko irekierak atzeratu ditu.

Eskubide Sozialen Defentsa ekimena zabalduz

2017/03/23

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak manifestazioa antolatu du apirilaren 1erako Bilbon eskubide sozialen defentsan. Manifestazio hori bultzatzeko eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eskubide sozialen defentsan daraman dinamikaren baitan ekimen honek Propaganda Eguna antolatu du gaurko.

Lortu arte ez dugu etsiko

2017/03/23

Bizkaiko zahar-etxeetako grebalariek Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren jarrera salatu dute gaur eguerdian Bilbon. Izan ere, martxoaren 19an “El Correo” egunkariak plaratutako iritzi artikuluan ELAk erabiltzen dituela grebalariak, eta sindikatua beldurraz baliatzen dela afiliatu gehiago egiteko zioen.

ELA Palestinan izan da misio sindikal baten parte hartzeko

2017/03/21

Martxoaren 5etik 11ra bitartean ELAk Palestinara egindako misio sindikal batean parte hartu du, beste erakunde batzuekin elkarlanean: FGTB (Belgika), CGT (Frantzia), CGIL (Italia), CSN (Quebec), CUT (Brasil), Solidarity Center (AEB), USO eta CCOO (Espainiar Estatua) eta CIG (Galiza). Bertan bizi izandakoa kontuan hartuta irmo adierazi nahi dugu Israelen okupazioak bizimodu normala egitea galarazten diela palestinarrei, euren ekonomia itotzeaz batera.

Cabieces kasuko zigorrak pozgarriak dira

2017/03/21

ELAren ustez, Mikel Cabieces, Mario Fernandez eta Rafael Alcorta bidegabeko jabetzeagatik zigortzen dituen epaia argigarria da. Gogoratu, aurrezki-kutxak banku (Kutxabank) bihurtzeko prozesua 2012ko urtarrilean izan zela.

Eusko Jaurlaritza bat dator lan erreformen helburuekin

2017/03/21

Gaur arratsaldez Eusko Legebiltzarreko Lan eta Justizia Batzordean izandako agerraldian, Ioseba Villarreal ELAko Negoziazio Kolektiboko arduradunak Eusko Jaurlaritzari leporatu dio Estatuan ezarri diren lan erreformen helburuekin bat egin duela.

Ongi etorri errefuxiatuak, ongi etorri etorkinak!

2017/03/21

ELA sindikatuak bat egiten du Nazioarteko Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako egunean zapalketa horien aurka egunero borrokatzen duten norbanako zein kolektibo guztiekin. Hesi, harresi eta muga guztien gainetik: eskubide guztiak pertsona guztiontzat! Ongi etorri errefuxiatuak, ongi etorri etorkinak!

Lezako Ospitalean elkarretaratzea pribatizazioa salatzeko

2017/03/21

Gaur Lezako Ospitalearen aurrean elkarretaratzea deitu dute sindikatuek pribatizazio berri bat salatzeko, oraingoan ospitale honetako ikuztegiarena. Bertan, Osakidetzaren negozio-politika aldatu arte mobilizatzen jarraitzeko asmoa dutela azpimarratu dute.

Asteazkenerako greba deitu dute EAEko hezkuntzan publikoan

2017/03/20

Martxoaren 22an greba egonen da EAEko hezkuntza publikoan. Gaur erregistratu dute deialdia, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek. Hezkuntza Publikoko lan-badintzak hobetu eta berdintasuna eta heziketa integralaren bidean hezkuntza publikoa ardatz izango duen politika exijitzeko deitu dute greba sindikatuek.