Andaluziako SATeko kideei elkartasuna

2017/05/05
Gaur Maiatzak 5, Bilboko Gran Viako BBVA-ren egoitzaren parean ELA, LAB, ESK eta STEILASeko militanteak elkartu gara, Jaengo El Cerro finka okupatu duten Andaluziako SATeko (Sindicato Andaluz de Trabajadores) kideei gure elkartasuna adierazi eta aldi berean haien aurka BBVA-k abiatu duen erasoa salatu asmnoz.

Sindikatuen agiria:

Gogoratuko duzuenez pasa den Apirilaren 1ean Andrés Bódalok espetxean urte bat betetzen zuen egunean Andaluziako SAT sindikatuak Adarves Altos izeneko lursaila okupatu zuen, San Cristobaleko muinoaren magalean, Jaenetik 6 kilometrotara. Behin lursaila okupatuta Cerro libertad bezala izendatua izan zen Andrés Bódaloren oroimenez eta bere askatasuna exijitzeko.

73 hektareatako lursail hau SAREB izeneko Banku Txarrekoak zen, eta gaur egun ANIDA-ren eskuetan dago, BBVAren erakunde bat, aipaturiko banku horren jabetza inmobiliarioak gestionatzen dituena hain zuzen ere.

SAT-eko kide hauen okupazioaren ondoren 5 urtez ahaztuta eta baztertuta utzi duten lursail honi bizitza eman diote eta aldi berean bertako langileei lan egin ahal izateko aukera bat eman diote langabezi tasa izugarriak dauden lurralde batean.

BBVA ordea ez da geldirik gelditu eta bere interes espekulatiboak defendatze aldera SAT-eko 28 kide salatu ditu eta aldi berean finka husteko salaketa jarri du, erakutsiz bankuarentzat bere lehentasuna ez dela lurralde bateko langileei lana eta etorkizun duin bat bermatzea, bere interes espekulatiboak eta lurraren espekulaziotik ahalik eta etekin ekonomiko gehien ateratzea baizik.

Gauzak horrela hemen elkartu garenok helburu bikoitza daukagu; alde batetik SAT-eko kideei gure babes eta elkartasun osoa adieraztea, eta bertze aldetik BBVA-ren jarrera espekulatiboa eta anti-soziala salatzea. Hemen gaudenok lurrak bertan lan egiten duenaren eskuetan egon behar duela eta espekulaziotik etekin ekonomiko hutsa atera nahi duen banku baten eskuetan. Horregatik lurra eta aberastasunaren aldeko aldarria luzatzen dugu. Ezin bukatu kartzelan dagoen Andrés Bódaloren askatasuna exijitu gabe, jadanik urtebete kartzelan El Cerro okupatu dutenen ideiak defendatzeagatik eta Andaluziako langile klasearentzat etorkizun duin baten alde borrokatzeagatik.