Aste honetan izan diren istripu larriak salatzeko elkarretaratzeak egin dira Bilbon eta Urnietan

2016/07/01
Asteazkenean Lidlen izandako istripu hilgarria salatzeko ELA, LAB, ESK, EILAS eta Hiru sindikatuetako ordezkariak elkarretaratu dira Bilbon Eusko Jaurlaritzaren aurrean. Era berean, atzo Urnietako ESNELATen lan istripuan hildako langilearen kideak enpresaren aurrean burutu dute euren protesta ekitaldia.

ELAren arabera, istriputik istripura gero eta nabarmenagoa da prekaritateak eta lan-baldintzen beherakadak ezbeharretan duten eragina. Izan ere, segurtasunean egiten den inbertsioa behera doa, behin-behinekotasunaren tasa gora, ematen den prestakuntza ez da nahikoa, lan-erritmoak areagotu dira, eta abar. Hori horrela, exijitzen diogu Eusko Jaurlaritzari berehalako neurriak har ditzala, heriozko istripuen jatorrian dauden faktore guzti horiek modu eraginkorrean desagerrarazteko.