Babesa Mugak Zabalduz Karabanari

2017/07/11
Uztailaren 14an Mugak Zabalduz Karabana abiatuko da Melillarantz, etorkinek eta errefuxiatuek Hego Mugan pairatzen duten Giza Eskubideen urraketa sistematikoa salatzeko. Hori dela-eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak –ELA bertako kide da– agerraldi publikoa egin du Bilbon, ekimen honi bere babesa eta elkartasuna adierazteko.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ordezkariek salatu dutenez, etorkinek eta errefuxiatuek jasaten duten egoera egungo migrazio-politika hiltzaile eta antisozialen ondorio da. “Halako politiken ondorio dira, halaber, biztanleriaren pobretze orokortua eta aberastasunaren banaketa gero eta bide- gabeagoa. Borrokatu beharra dugu, eta eskubide politiko, zibil eta ekonomikoak pertsona guztiei hedatu”.

“Errefuxiatuak eta migratzaileak pobreen arteko gerra islatzen eta are sakonagoa egiten duen ikurra dira. Oso funtzionalak dira sistema kapitalistarako, eta bere urrezko arauetako bat: eskulan, formal edo informal, merkea eta prekarioa, langileen eskubideen murrizketarako bidea formalizatzen duena”.

Hau guztiagatik ekimen honen bozeramaileek euren mespretxu osoa adierazi nahi izan diete Europako erakunde eta gobernuei, kapitalaren eskubideak babesten eta pertsonen eskubideak urratzen ari direlako. “Proiektu neoliberal, patriarkal, militarizatu, baztertzaile eta erregresiboa defendatzen dutenen aurrean, guk elkartasun internazionalistaren alde egiten dugu, pertsonon eta herrien arteko topaketan oinarritua”.

Hona hemen aurkeztutako agiria