Barcinaren proposamena onartzen bada, 75 milioi euro gutxiago eskuratuko ditu Nafarroako gobernuak

2014/07/23
ELAk erreforma fiskalerako Nafarroako gobernuaren proposamena kritikatu du gaur goizean Iruñean. 2014ko ekainaren 25ean Nafarroako Gobernuak erreforma fiskala egiteko bere proposamena aurkeztu zuen, PFEZa, Ondare Zerga eta Sozietateen Gaineko Zerga ukitzen dituena.

 

Fiskalitatearen inguruko txostenaren aurkezpenean, Mitxel lakuntza, Nafarroako arduraduna, Mikel Noval,, arlo sozialeko arduranak eta Iñaki Zabaleta, ikerketa bulegoko kideak hartu dute parte.

Nafarroako Gobernuaren erreforma aurrera ateratzen bada, 75 milioi euro gutxiago bilduko liratekeela adierazi du ELAk. Sozietateen gaineko Zerga berriz ere murrizten da, enpresa handienentzat gehien bat. Gogoratu beharrekoa da zerga honen bilketa %53,7 erori dela 2008tik, eta tipo efektiboa (benetan ordaintzen dena) %14,5ekoa dela.

Bestalde, Barcinaren proposamenean iruzur fiskala ez da aipatu ere egiten. Gobernuak iruzur fiskala ahalbidetzen jarraitzen du, iruzurra aipatu ere egiten ez duen honetan.