Barne eta kanpo mugak apurtuz Arraza-Diskriminazioaren Aurkako Nazioarteko Egunean

2016/03/21
ELAk eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak formazio jardunaldia antolatu dute gaur Bilbon Arraza-Diskriminazioaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta. Bertan Patxi de la Fuentek –zuzenbidean lizentziatua eta aktibista soziala– eta Nancy Juape Chamayak –psikologoa eta Munduko Emakumeak-Mujeres del Mundo elkarteko kidea– etorkinek egunero gainditu behar izaten dituzten muga ezberdinen inguruan mintzatu dira.

Bilborock aretoan egin den formazio jardunaldiaren ostean bertan bildutakoak giza-katea osatu dute Gran Via 50eraino, bertan baitago Espainiako Gobernuaren Atzerritartasun Bulegoa.

Gai honetaz gehiago jakiteko:

Patxi de la Fuente eta Nancy Juape Chamaya: “No solo hay fronteras externas, también las hay internas”

Jone Bengoetxea: Gutxieneko etikoa eta gizabidea XXI. mendean

Leire Txakartegi: Kanpoko eta barruko harresiak apurtu!