Barne Sailak Bizkaiko Erresidentzietako langileak isilarazi nahi ditu

2017/08/10
Bilboko Misericordia Erresidentziak ekitaldi publiko bat antolatu du abuztuaren 11rako. Horregatik, Bizkaiko Erresidentzietako langileek kontzentrazio bat egiteko baimena eskatu dute, euren lan egoera salatzeko eta egiten ari diren grebaren arrazoiak azaltzeko.

ELAk salatu nahi du Barne Sailak eskaera hau ukatu duela segurtasun arrazoiak azalduz, protesta ekintza egiteko beste leku bat proposatuz. ELAk uste du erabaki honen helburu bakarra Bizkaiko Erresidentzietako langileak isiltzea dela. Zentzu honetan gogorarazi beharra dago iragan urtean gisa honetako kontzentrazio bat egin zela Misericordia Erresidentziaren aurrean eta normaltasun osoz iragan zela.

ELAren ustez, onartezina da Eusko Jaurlaritzak, kasu honetan Barne Sailaren bidez, gisa honetako lan-gatazka bat ikusezin bihurtu nahi izatea. Uste dugu hasierako baimen hau ukatzeko jarritako aitzakia ez dagoela justifikatua. Ez da gisa honetako zerbait gertatzen den lehen aldia. Ekainaren 3an, segurtasun arrazoiak argudiatuz, Barne Sailak langileei katu egin zien Sopelako Udalaren aurrean kontzentratzea. Penagarria da Barne Sailak gatazka honetan parte hartu nahi izatea, edozein neutraltasun printzipioren gainetik eta erakundeen eta patronalen interesak defendatuz.