Bergara-Antzuola errepideko lanetan atzo izandako istripuaren salaketa

2013/09/19
Hildako J.A.R. langileak 33 urte zituen eta Aballa S.L. enpresakoa zen; berau Lapatza UTEaren agindupean ari da lanean. Aurtengo hasieratik hona Hego Euskal Herrian dagoeneko 25 langile hil dira beren lanpostuan, eta azken hilean 6 heriotz izan dira. Eraikuntza alorrean dauden lan-baldintza txarrak eta laneko istripuen izurri soziala salatu dute ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuetako ordezkariek agerraldi honekin.