Bizkaiko Erresidentzietako langileak, Mundakan

2017/08/09
Egiten ari diren sentsibilizazio kanpainaren baitan Bizkaiko Erresidentzietako langileak Mundakan izan dira euren egoera azaltzen. Langile hauek –greban, gutxienez, abuztuaren 31a bitartean– azpimarratu dute ez dutela etsiko euren lan-baldintzak duindu eta prekarietatearekin amaitu arte.

Langileek salatu dutenez ez patronalek ez Bizkaiko Foru Aldundiak ez dute gatazka konpontzeko borondaterik. “Haien gogoko ereduaren arabera axola gutxikoak dira gizarte-zerbitzuen iraupena eta beraien kalitatea. Haiek apustu egiten dute zerbitzu publikoak pribatizatzearen alde, bakan batzuen negozioaren alde, beti ere gure lan-baldintzen kontura, eta arretaren kalitatearen kontura; eta hori lortzeko, beharrezkoa da botere publikoak eta patronalak elkar adituz aritzea”.