Bizkaiko suhiltzaileen dotazio guztiak betetzea eskatu du ELAk

2017/03/09
ELAk Bizkaiko Foru Aldundiari exijitu dio suhiltzaileen dotazio guztiak berehala bete ditzan. Izan ere, 2016ko bigarren sehilekoan ez dira beharrezko plaza guztiak beteta egon. Bizkaiko Foru Aldundiko Lanpostuen zerrendan agindu bezala, suteen prebentzio eta itzalketa eta salbamendu zerbitzua osatzen duten 8 suhiltzaile parkeetan lan “txanda” bakoitzean 61 langile egon behar dira (suhiltzaileak eta kabuak).

GIZALANen oharra:

ELAk Bizkaiko Foru Aldundiari dei egin dio suhiltzaileen dotazio guztiak berehala bete ditzan, egoerak hala eskatzen duelako.

Egoera askotan ohartzen gara interbentziorako suhiltzaile asko behar direla, baina batez ere, ezinbestekoa dela hauek aktibatzeko prozedura azkarra izatea. Horregatik, suhiltzaileen parke batean larrialdi bat gertatzen denean, ezinbestekoa da ezarritako protokoloak bete ahal izatea, beste parke bateko suhiltzaileak laguntzen etorri arte zain egon beharrean. Bestela, beste suhiltzaileak beste parke batetik etorri behar badira, interbentzioa atzeratu egiten da.

Markatzen diren gutxieneko dotazioak ez dira presentziarekin bakarrik lotu behar, baizik eta, efizientzia, efikazia eta larrialdietako segurtasunarekin. Onartezina da beharrezko langileria urtean dauden interbentzioei lotzea. Interbentzio bakoitza, ondo eta efizientziaz egin behar da.

Zifrak, ordea, kezkagarriak dira. Bizkaiko Foru Aldundiko 2015eko bigarren sehileko datuak aztertzen baditugu, suhiltzaile eta kaboak kontuan hartuta, 61 langilek egon beharko lukete, eta, bataz beste, 50 langile egon dira, langileen %82,65. Hau da, 11 langile gutxiago.

 

Zenbat

%

Dotazioa (Kabo+suhiltzaile)

61

100

Egunak (6 hilabete)

184

100

Batazbesteko langilegoa

50,42

82,65

Dotazio osoa egon den egunak

1

0,54

Langilegoa faltan

183

99,46

2016ko bigarren sehilekoko datuei erreparatzen badiegu, honetan ere, 2015ekoan bezala, 61 langile egon behar ziren eta, bataz beste, 52 egon dira, hau da, langilegoaren %85,92: 9 langile gutxiago.

 

Cant.

%

Dotazioa (Kabo + suhiltzaile)

61

100

Egunak (6 hilabete)

184

100

Batazbesteko langilegoa

52,41

85,92

Dotazio osoa egon den egunak

0

0,00

Langilegoa faltan

184

100,00

Sarjentuei dagokienez, lan egunetan egon beharko lirateken 3 sarjentuetatik, 2 baino ez dira egon egunen %50etan.

Dotazioak, interbentzioetan lan egiteko protokoloak nolakoak izan behar diren baldintzatzen du. Dotazioak ez badira betetzen, ondorioak ditu:

  • Interbentzioak egiteko protokoloetan ezarritako langileez baino gutxiagorekin egitea, bertan daudenak gainkargatuz, ebazteko denbora igoz eta emandako zerbitzuaren kalitatea galduz.

  • Dotazio osoak ez betetzeak, praktikan, eguneroko prebentzio lanak ez egitea dakar ezta espektakulu, kirol ekitaldi, mendi ekitaldi eta abarretan ere. Dauden langileek hau egiten badute, larrialdi bat egon ezkero zerbait ezin izango dutelako egin.

Larrialdien zerbitzu publikoak kalitatezkoa izan behar du eta ez soilik ekonomikoki errentagarria, langilegoan aurreztuz eta segurtasunaren erantzun denboren eta protokoloen kontu.

ELAk Bizkaiko Foru Aldundiari exijitzen dio berehala bete ditzala dotazio guztiak Bizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaile parke guztietan. Gainera, exijitzen dugu suertatzen diren jubilazio, opor, lizentzia, baja etab guztiak ere bete ditzatela, horrela, Bizkaiko herritarrei eskaintzen diegun zerbitzu publikoa sendotzeko.