Bizkaiko zahar-egoitzetako grebalariak Emakundeko Zuzendariaren bildu dira

2017/07/27
Bizkaiko zahar-egoitzetako grebalarien ordezkariek eta ELA sindikatukoek bilera egin zuten atzo goizean Emakundeko zuzendaria, Izaskun Landaiarekin, Bilera hiru orduz baino gehiagoz luzatu zen. Bilera horretan gatazka lan-arlotik harantzago doala, gizarte-arloko eta emakumeen gatazka dela azpimarratu zuten grebalariek. Grebak 231 egun bete ditu.

 

ELAtik gogoratu zion Emakundeko Zuzendariari gatazka hori lan-arlotik harantzago doala, gizarte-arloko eta emakumeen gatazka dela. Greban zehar hainbestetan errepikatu dugunez, Bizkaiko Zahar-egoitzetako emakumeen borroka berdintasunaren aldeko borroka da, eta oraindik ere pairatu behar ditugun diskriminazioaren eta segregazioaren aurkako borroka. Sektore hori feminizaturik dago, bertan egiten den lana zainketa-lana da, eta hori emakumeen lana izan ohi da, gizartearen esker onik jaso ez duena. Sektore hori prekarioa da, okupazio-segregazioa bete-betean egiten duena, eredu matxistetan oinarrituriko sistema sozio-ekonomiko baten arabera aritzen dena, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna areagotzen duena. Emakumeok, lan-diskriminazioari aurre egiteko, eskatzen dugun berdintasuna "lanpostu berdinetan, soldata berdina" eskatzetik harantzago doa.

Horregatik ELAk gatazkan esku hartzeko eskatu dio Emakunderi, ikuspuntu argi bat emanez, grebalariekin bat eginez eta gatazka konpontzen lagunduz. Halaber, esan diegu gatazkaren ia urte eta erdiko iraupenean gure ekitaldietara haiek hurbildu ez izana sumatu dugula, beste gizarte-eragile batzuek bai egin dutena.

Gatazkari dagokionez, Emakundeko Zuzendariak azaldu zien sektoreko hiru patronalekin jarri direla harremanetan, eta negoziazioa desblokeatzeko eskatu dietela. Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitz egin dute, gatazkaren egoera ezagutzeko.