Bizkaiko zahar egoitzetako langileek lanuzte berriak egingo dituzte bihartik aurrera

2017/04/25
Lanuzte berriak izango dira bihartik aurrera Bizkaiko erresidentzietan eta kontrakorik ezean, 4 astez luzatuko da deialdi berri hau. Guztira, 150 greba egun egin dituzte eta dagoeneko 14 hilabete igaro dira lehen lanuztea egin zutenetik. Bizkaiko Foru Aldundiaren eta patronalen jarrera salatuko dute biharkoan ere, errespetu faltak etengabekoak izan direla argudiatuta.

Bihar, apirilak 26, greba txanda berria hasiko da Bizkaiko erresidentzietan, eta besterik ezean, 4 astez luzatuko da. Gogoratu beharrekoa da orain arte 150 greba-egun bete dituztela. Lehen greba egunetik 14 hilabete igaro dira. Hilabete hauetan egoera latzak pairatu dituzte, besteak beste, etengabeko errespetu faltak, hala-nola, indiferentzia, beldurra sartu nahia edota xantaia sufritu izan dituzte patronalen eta Bizkaiko Aldundiaren aldetik.

Hona hemen Bizkaiko zahar-etxeetako langileen eskakizunak:

 

  • 1.592 orduko lanaldia, euren eguneroko lana arintzeko eta egoiliarrentzako arreta-kalitatea hobetzeko.
  • Sektoreko langile guztientzat gutxieneko soldata 1.200 eurokoa izatea.
  • Arreta-ratioak hobetzea, Babestuk eta ELAk Bizkaiko Foru Aldundiari 2016ko azaroaren 17an proposatutako baldintzetan.