Erresidentzietako langileen giza katea 75. lanuztean

2017/01/05
75. lanuztean Bizkaiko erresidentzietako langileek indarrak batu eta giza katea egin dute Bilbon. Moyua plaza eta Bizkaiko Diputazioa batu dituzte eskutik helduta egin duten katean, beste behin, erresidentzietarako konponbidea exijitzeko.

Gaur, urtarrilak 5, zerbitzuaren kalitatea hobetuko luketen lan-baldintza hobeak berma ditzala exijitu diote berriz ere Diputazioari. Julio Fonbellida ELAko ordezkariak egindako adierazpenetan patronala eta Diputazioaren jarrera salatu ditu. Ildo beretik, esan beharra dago Diputazioak jendaurrean zerbitzuaren kalitatea hobetu behar dela baieztatzen duen bitartean, atzetik ez duela ezer negoziatu nahi sindikatuarekin. Izan ere, sindikatuko arduradunak baieztatu bezala, “momentu honetan ez dago inongo hartu-emanik Diputazioarekin”.