CEL Taldeko langileak kalera atera dira euren lanpostuen eta etorkizuneko industria-proiektu baten defentsan

2017/08/08
CEL Taldeko langileek kontzentrazioa egin dute Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean erakunde publikoen inplikazioa exijitzeko. Zuzendaritzak langile guztientzako Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE) aurkeztu du, Dermo Products Development lantokiarentzat salbu –oraingoz ez dago erabaki honengatik eraginda–. Honek Enkarterrien eskualdean 230 lanpostu baina gehiago suntsitzeak suposatuko du.

Langileek argi utzi nahi izan dute beste behin industria-proiektu bideragarri baten inguruan mintzo garela. Horregatik eskatu diote konkurtso administratzaileari EEE honen aurka agertu dadila, eta erakundeei ez dezatela ehunka familien eta eskualde baten etorkizunarekin jokatu. Hauek ere suntsitze EEEa atzera botatzea eska dezatela exijitzen dute, eta etorkizuneko industria plan baten lorpenean inplikatu daitezela.

Gaurkoaz gain langileek mobilizazio gehiago deitu dituzte datozen egunetarako:

-Abuztuak 16 eta 25: Kontzentrazioak 10:00tatik 11:00tara Foru Jauregiaren aurrean (Bilboko Gran Vía)
-Abuztuak 19 eta 25: pankarta jartzea eta enkartelada Aste Nagusian; larunbata 19 (Arriaga inguruan) eta ostirala 25 (txoznen gunean).
-Abuztuak 30, 10:00tan Ecofibrasen: enkartelada eta Enkarterrietan informazio-orriaren buzoneoa.