CEL taldeko langileek hiru lantoki itxi eta 230 pertsona kaleratzea helburu duen EEEa erretiratzea exijitzen dute

2017/08/01
CEL taldeko zuzendaritzak langile guztientzako Enplegu Erregulazio Espedientea aurkeztu du, Dermo Products Development lantokiarentzat salbu –oraingoz ez dago erabaki honengatik eraginda–. Honek Enkarterrien eskualdean 230 lanpostu baina gehiago suntsitzeak suposatuko du. Ordezkaritza sindikalak (10 ELA, 1 UGT, 1 LAB) enpresaren xantaia salatu eta mobilizazioak iragartzen ditu erakundeak inplikatzeko eta enplegua salbatzeko.

Jakina zen CEL taldearen egoera zaila, uztailaren 3tik hartzekodunen-konkurtsoan, maiatza amaieran akzionista nagusien abandonatu zutenetik (Eusko Jaurlaritza eta Indarkia, akzioen %40 eta %45arekin, hurrenez hurren). Ordutik hona, taldearen zuzendaritza ez da gai izan lantokien funtzionamendua mantentzeko; lantoki hauek argindarrik gabe daude, ordaindu gabeko fakturen ondorioz.

Lantoki ezberdinetako enpresa batzordeek (ELAko 10 ordezkari, 1 UGT eta 1 LAB) egoera honen berri izan genuenetik, argi eta garbi adierazi nahi izan dugu enpresa talde bideragarri bat dela, eta bere etorkizunaren aldeko apustua egin behar dela. Horregatik, industria plan serio eta gardena exijitzen dugu, etorkizuneko bermeekin eta lanpostuak mantenduko dituena.

Konkurtsoa aurkeztu zenetik jakin izan da CELen etorkizunagatik interesa agertu duten inbertitzaileak egon direla; hauek euren interesa azaldu diete bai inplikatutako erakundeei (Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia) zein konkurtso administrazioari, azken astean kontaktuak eta bilerak izanik.

Komiteak jakitun izan gara, konkurtso administratzaileak uztailaren 30ean –igandea– jasotako posta elektroniko baten bidez, CEL taldeko zuzendaritzak bi egun lehenago CEL Technologies & Systems enpresetako kontratu guztien desagertzea eskatzen zuen Enplegu Erregulazio Espedientea eskatu zuela; Ecofibras Aranguren; Celulosas Aranguren; eta CEL Technologies & Systems Issue (taldeko guztiak, Dermo Products Development salbu).

Salatzen dugu, gauzatuko balitz, EEE honek 300 familiaren baztertzea suposatuko lukeela, CEL taldeko industria jarduera mantentzeko interesa duten inbertitzaileak izan arren.

Ez da unea ez iraungitze ez likidazio EEE bat aurkezteko, ez eta langileei soldata jaitsierekin eta kaleratzeekin xantaia egitekoa; zerikusia duten atal guztiekin lan egiteko unea da, langile guztientzako proiektu serio eta gardena gauzatu ahal izateko; gainera, ezin dugu ahaztu hau dela eskualdeko azken industria enpresa handia.

Testuinguru honetan, konkurtso administratzaileari eskatzen diogu EEE honen aurka agertu dadila, eta erakundeei ez dezatela ehunka familien eta eskualde baten etorkizunarekin jokatu. Hauek ere suntsitze EEEa atzera botatzea eska dezatela exijitzen dugu, eta etorkizuneko industria plan baten lorpenean inplikatu daitezela.

Helburu honekin CEL taldeko langileek abuztuan mobilizazioekin jarraituko dugu:

-Bihar, asteazkena, abuztuak 2, 10:00tan Ecofibrasen: enkartelada Enkarterrietan.
-Abuztuak 8, 16 eta 25: Kontzentrazioak 10:00tatik 11:00tara Foru Jauregiaren aurrean (Bilboko Gran Vía)
-Abuztuak 19 eta 25: pankarta jartzea eta enkartelada Aste Nagusian; larunbata 19 (Arriaga inguruan) eta ostirala 25 (txoznen gunean).
-Abuztuak 30, 10:00tan Ecofibrasen: enkartelada eta Enkarterrietan informazio-orriaren buzoneoa.

Gainera, dei egiten dugu enpresa batzordeek irailaren 17rako, igandea, 11:00tan deitutako manifestazioan parte hartzera. Manifestazioa Zallako Udaletxetik aterako da, eta eskualdea zeharkatu ostean Gueñeseko Udaletxean amaituko da, “GRUPO CEL SOLUCIÓN. ENKARTERRIN, INDUSTRIARIK GABE, ETORKIZUNIK EZ” leloarekin.

Udalei eta eskualdeko elkarteei manifestazioari atxikitzea eskatuko zaie.