Donostiako epaitegiak Unipapel-eko langileen aldeko epaiak ematen ari dira

2017/04/11
Adunako Unipapeleko langileek bidegabeko kaleratzeari dagokion kalte-ordain osoa jaso ahal izango dute, Soldatak Bermatzeko Funtsera jo beharrik izan gabe. ELArentzat pozgarri izan dira epaia; dena dela, enpresa demandatuek epaiak errekurritu du.

Lehengo Unipapelek akordio bat sinatu zuen 2014an, bere industria-negozioaren atala SPRINGWATER arrisku-kapitaleko enpresari saltzeko, 16 milioi euroren truke. Ordutik hona Unipapel aurretiaz prestaturiko eta itzulezinezko krisi batean murgildu da.

Bi urte geroago, 2016ko uztailean, Unipapeleko plantilla osoa Etendura Mugagabeko EEE batean sartu zen. Etendura-EEEa deusez deklaratu zen 2016ko azaroan, iruzurrezko neurritzat hartu baitzen, eta baita desegokitzat ere, Unipapelen egitura-egoeraren krisia bideratzeko.

Prozesu horretan zehar ELA sindikatuak demandak jarri ditu, bai kontratu-amaiera” dela-eta (langileei hilabetetan ez ordaintzeagatik), bai isilbidezko kaleratzea” dela-eta, zeren enpresak ez zituen langileak lanera berronartu, etendura-EEEa deuseztu ondoren.

Orain arte eman diren epaiak langileen aldekoak izan dira, bi ikuspuntutatik:

Kontratu-amaierak onetsi dira, bidegabeko kaleratzeari dagozkion kalte-ordainekin, zeren langileei gaur egun urtebeteko soldatak zor zaizkie.

Donostiako Lan-arloko 5 zk.ko Epaitegiak erantzukizun solidarioa ebatzi du hurrengo enpresen artean: DELION HOLDING SPAIN, S.L. (Unipapeleko akziodun bakarra), SPRINGWATER CAPITAL SPAIN, S.L. (2014an Unipapel erosi zuen inbertsio-funtsak), Martin Grushka (aipaturiko enpresa guztien administratzaile bakarra) eta ADVEO ESPAÑA S.A. eta ADVEO GROUP INTERNATIONAL, S.A., UNIPAPELi egindako ADVEOren salmenta lege-iruzurrean egin zelakoan.

ELAk jarritako demandek bi ondorio garbi ekarri dituzte. Batetik, enpresa-arkitektura hori urratu dute, eta gorago aipaturiko enpresa guztien arteko erantzukizun solidarioa deklaratu da; eta bestetik, Unipapeleko langileek bidegabeko kaleratzeari dagokion kalte-ordain osoa jaso ahal izango dute, Soldatak Bermatzeko Funtsera jo beharrik izan gabe. ELArentzat pozgarri izan dira epai horiek; dena dela, enpresa demandatuek epaiak errekurritu dituzte.