ELAk bat egiten du Korrikaren 20. ekitaldiarekin

2017/01/31
Martxoaren 30etik apirilaren 9ra Korrikaren 20. ekitaldia egingo da, bi urtetik behin Euskal Herriko txoko guztiak zeharkatzen dituen euskararen aldeko herri-lasterketa. Aurtengo ekitaldia Otxandion hasiko da, eta amaiera Iruñean izango du. Korrikari sindikatuaren babes osoa adierazi asmoz ELA AEKko ordezkaritza batekin bildu da gaur.

ELAk, aurreko ekitaldi guztietan bezala, bat egin nahi du Korrikarekin. Horregatik ELAk bere militantzia osoari gure hizkuntzaren festa honetan parte hartzeko gonbita luzatu nahi dio.