ELAk Enpresako Hitzarmena sinatu du ERLO GROUP S.L enpresan

2017/01/25
ELAk Azkoitiko ERLO GROUP S.L. enpresako hitzarmena adostea lortu du urtebeteko negoziaketa eta gero. Honekin beste behin argi gelditzen da enpresa txikietan erreforma enpresatik kanpo uztea posible dela. Negoziaketa luze baten ondoren ERLO GROUP S.L.-ko langileen ordezkariek Enpresako hitzarmena sinatzea lortu dute.

ELAk enpresa hitzarmena sinatu du ERLO GROUP S.L enpresan. Hitzarmen honekin, urte hauetan egin diren erreformak enpresatik kanpo geratzen dira. Hitzarmenak 2 urteko indarraldia izango du, hau da, 2016-2017 urteetarako.

 Honako edukin hauek ere jasotzen dira bertan:

 -  Hileko 60 euroko soldata igoera bi urtetan

 - Lan istripuengatik edo gaixotasun profesionalengandik ematen diren bajak

  %100 kobratzea (orain arte 75% kobratzen zuten)

- Hitzarmena eteten ez duen klausula

- Mutualitateak ez kudeatzea gaixotasun arrunteko bajak

- Hitzarmenaren ultraaktibitatea.

ELAk balorazio oso ona egiten du lortutako hitzarmenaz eta beste behin ere argi geratzen da Rajoyren erreforma ez aplikatzeko lorpenean enpresaren tamainak ez duela garrantzirik. Langileen kontzientziazio, antolakuntza eta borrokari esker soilik lortu daitezke hitzarmen duinak.