ELAk eta LABek eutsi egiten diote delako Elkarrizketarako Mahaian parte ez hartzeko erabakiari

2017/07/17
Biharko deitu den mahaia jatorrian ere gabezia demokratiko larri batekin sortu zen: bera osatzen dutenak gutxiengo sindikala eta patronal guztiz autoritarioa dira, azken honek ELA eta LAB lan mundutik kanporatu nahi dituela gainera. Ez dago langilerik mahai honek aurrerapausorik egin duela esango duenik. Gobernuek politika antisozialak aplikatu dituzte, eta patronalak lan erreformei ahal zuen zuku guztia atera die.

Uztailaren 18rako deitu duten Mahai Soziala gabezia demokratiko larri batekin sortu zen; izan ere, gutxiengo sindikalak eta patronal autoritarioak osatzen dute. Gogoratu, gainera, azken horrek ELA eta LAB lan mundutik kanporatu nahi dituela. Ez dago langilerik mahai honek aurrerapausorik egin duela esango duenik. Gobernuek politika antisozialak aplikatu dituzte, eta patronalak lan erreformei ahal zuen zuku guztia atera die.

ELA eta LABen Agiria:

Eusko Jaurlaritzak Gizarte-Elkarrizketarako Mahaia delakoa deitu du biharko, uztailaren 18rako. ELA eta LAB sindikatuak ez dira bilera horretara joango.

  • Elkarrizketa sozialik ez dago. Gobernuek, baita Eusko Jaurlaritzak ere, politika neoliberalak aplikatzen dituzte, eta horretarako ez dira saiatzen mugimendu sindikalarekin adostasunik lortzen. Langile-klasearentzako bizi- eta lan-baldintza duinak ezartzeko lagungarri litzatekeen guztia gobernuek horrelako mahaietatik kanpo erabakitzen dute, gehienetan patronalarekiko bitariko elkarrizketan: lan eta pentsio erreformak, fiskalitatea, aurrekontuak, gizarte-prestazioak, osasungintza, hezkuntza, etab. Politika neoliberalen inposizioa medio edukirik gabeko mahai hutsalak besterik ezin dira eratu; hauen xedea da sindikalismoak laguntzea gobernuen erabakiak, horrela “parte hartze” itxura guztiz faltsua emateko. Horixe egiten dute CCOOk eta UGTk.
  • Biharko deitu den mahaia jatorrian ere gabezia demokratiko larri batekin sortu zen: bera osatzen dutenak gutxiengo sindikala eta patronal guztiz autoritarioa dira, azken honek ELA eta LAB lan mundutik kanporatu nahi dituela gainera. Ez dago langilerik mahai honek aurrerapausorik egin duela esango duenik. Gobernuek politika antisozialak aplikatu dituzte, eta patronalak lan erreformei ahal zuen zuku guztia atera die.
  • Mahaia azkenekoz duela urtebete bildu zen, aurreko gobernua irtetear zela. Bilera hartan, iazko uztailaren 22an, akordio bat sinatu zuten, eta honek areagotu egin zuen elkarrizketa sozial honen izaera antidemokratikoa. Akordio haren asmoa zen negoziazio kolektiboan gutxiengo sindikalari gehiengoak duen pisua aitortzea.
  • Eusko Jaurlaritzak posizio hau babestu egin zuen, eta gainera beste urrats bat egin zuen erabaki zuenean EHAAn argitaratzea gutxiengoan sinatutako hitzarmenak; hau ordurarte izan zuen jokabidea aldatzea zen.
  • Ez litzateke koherentea bilera horretara joatea, aurkeztu den gai-ordenaren arabera estrategia kontinuista sakontzeko izango baita, zeina guk errefusatzen dugun. Lehen puntua izango da 2016ko uztailaren 22ko bileran Gizarte-Elkarrizketako Mahaian negoziazio kolektiboari buruz iritsitako akordioen jarraipena. Hain zuzen, akordio horren aurka mobilizatu ginen.
  • Gai-ordeneko beste puntu batean Gizarte-Elkarrizketako organo Iraunkor bat erakundetzea aipatzen da (hau ere 2016ko uztailaren 22an erabaki zen). Ez daukagu honi buruzko informazio zehatzik, baina urrats honekin ere parte hartzen dutenei finantzazio publikoa emateko bidea ireki liteke. Hau betidanik salatu eta kritikatu izan dugu, borondateak erosteko modu bat baita.
  • Gai-ordeneko bostgarren puntua da Basque Industry 4.0 estrategiaren garapena da, hain zuzen pertsonengan (enplegua eta lan harremanak) duen inpaktuari dagokionez. Eusko Jaurlaritzak ez dauka halako estrategiarik, eta estalki bat besterik ez da estaltzeko Industria sailak duen eraginkortasun eta ekinbide eza, baita Confebasken politikei ematen dien erabateko babesa ere. Honen ondorioak industriako langileek ondo asko ezagutzen dituzte, bereziki Grupo CEL, CNA Fagor, Unipapel, Ingemar, Aernnova, Ofita, General Electric, STS, Bosch, Pine, Vicrila, Energy... enpresetakoek: Lan baldintzen prekarizazioa eta enplegu suntsipena

ELAk eta LABek gure konpromisoari eutsi egingo diogu: erakundeek aplikatzen dituzten politikak goitik behera aldarazteko lan egingo dugu. Bide hau ezin da bateratu Mahaietan parte hartzarekin, mahai horietan sindikatuen presentziak ondorio bakarra baitauka, pairatzen ari garen eskubide laboral eta sozialen aurkako erasoak babestea. Halaber, borrokan jarraituko dugu Lan Harreman eta Gizarte-Babeseko Euskal Esparrua finkatzeko estrategiaren alde; esparru hori blindatu egingo dugu Negoziazio Kolektiboa estataliza ez dezaten, ez da prekarizazioa dakarren ezer sartuko, soldaten erosteko ahalmena berreskuratzeko baliagarri izango da eta lan erreformatik blindatuko gaitu.