ELAk ezetz esan dio Nafarroako Gobernuak planteatutako %1eko soldaten igoerari

2017/06/29
Langile Laboralen hitzarmena Ultraaktibitatean dagoela eta Udal Administrazioan erreferentziazko hitzarmenaren egoera dela-eta langile hauek babesgabetasun egoera batean daudela gogorarazi du ELAk. Nafarroako Gobernuak planteatutako %1eko soldaten igoera ez due ezta KPIa ere betetzen. ELAk ezetz esan dio Gobernuak planteatutako %1eko soldaten igoerari, oso eskasa izateagatik, Madrilen politiken menpe ibiltzeagatik eta KPIa ere ez betetzeagatik. ELAk uste du beste politika batzuk abian jarri behar direla Admisnitrazioetako langileen baldintzak hobetu nahi baditugu.

ELAk, Nukleoko Mahai Sektorial urgentea eskatu du Turismoko plan estrategikoan azaldu den enpresa publikoa sortzearen asmoa azaltzeko. Astelehenean Kontseilariak langileekin izandako bileran, ez zuen azalpen argirik eman, baina ez zuen ukatu Gobernuaren planen artean zerbitzuaren pribatizazioa ote dagoen. ELAk argi utzi nahi du edozein zerbitzuren pribatizazioaren aurka agertuko dela.

Langile Laboralen Hitzarmenak berebiziko garrantzia du ELAren ustez, ultraaktibatean baitago, eta Udaletako langile laboralen erreferentziazkoa baita. Une honetan ez dago negoziaketarik eta langileak babesgabetasun egoera batean daude haien baldintzak negoziatzean, ez baitute inolako ziurtasunik langile funtzionarioen Mahai Orokorrean erabakitzen diren hobekuntzak aplikatuko ote zaizkien jakiteko. ELAk eskatu du espreski idatziz agertzeko langile laboralei aplikatuko zaiela langile funtzionario eta kontratatuentzako erabakitako edozein hobekuntza.