ELAk Gasteizko Mercedes-Benzen aurka salaketa egin du kontratazioan iruzur egiteagatik

2017/01/03
ELAko atal sindikalak gaur goizean Arabako Lan Ikuskaritzan salaketa egin du, Gasteizko Mercedes-Benzen kontratazioan iruzur egiteagatik; iaz ere gauza bera egin zuen sindikatuak, eta horrek multinazionala derrigortu egin zuen 550 langile finko egitera.

"Mercedeseko kontratazioan iruzurrak" dirauela eta, ELAko atal sindikalak salatu egin du egoera Arabako Lan Ikuskaritzan, izan ere, sindikalisten ustez aldi baterako langileek egiturazko lanak egiten dituzte eta, horrenbestez, finko izan beharko lirateke. Mercedesen ELAko arduradun den Igor Guevarak esan duen legez, ELAk sartu zuen lehen salaketari buruzko ebazpena lan-hitzarmena sinatu aurretik izan zen eta, beraz, "zuzendaritzak Ikuskaritzaren ebazpena bete baino ez du egin", ELA, LAB eta ESK sindikatuen salaketa medio.

Hain zuzen, diote ELAko ordezkariek, enpresak egindako kalkuluen arabera 2.337 langile finkoz osatutako zuzeneko eskulana dago (egun baino 550 gehiago9". Kopuru hau da enpresak UGT, CCOO eta independenteekin sinatu ºduen hitzarmenean jaso dena, eta sinatzaileek aurrerapauso handi gisa saldu dutena; "bada garaia azal dezaten zer sinatu duten eta zer egiteko konpromisoa hartu duten", nabarmendu du Guevarak.