ELAk ospitale-sukaldeetako langileen baldintzak hobetzea lortu du

2017/03/30
Osasunbideak baldintza-orria hobetu du, ELAren ekarpen anitz sartuz: Nafarroako hitzarmena aplikatzea, lan-orduak finkatzea eta lehiaketan diru-eskaintza ez lehenestea. Hala ere, ELAk oroitarazten du baldintza-orria ez dela izan lanaren bukaera, hasiera baizik. Mediterranea de Catering-eko Enpresa Batzordea adi egon behar da baldintza-orria bete dezaten. Osasunbideak, bere aldetik, behar diren baliabideak jarri behar ditu betearazteko.

ELAren lorpenak izan dira Nafarroako Ostalaritza Hitzarmena aplikatzea, lan-orduak finkatzea eta diru-eskaintzari lehentasuna ez ematea, Nafarroako Ospitale Guneko sukaldeak esleitzeko lehiaketan; lehengo foru-gobernuak pribatizatu baitzituen.

ELA oso kritiko agertu zen lehengo baldintza-orriarekiko, eta bere gaitzespena adierazi zion Osasunbideari, langileen lan-baldintzak hobetzeko klausularik ez zeukalakoan.

ELAk ekarpen ugari aurkeztu zion Osasunbideari, baldintza-orria hobetze aldera. Hobekuntzak hiru puntutan laburbildu daitezke:

  1. Laneko benetako orduak markatzea (lehengo baldintza-orrian aipatzen ziren, eta aukera ematen zitzaien enpresei behar dena baino plantilla txikiagoa izateko).
  2. Nafarroako Ostalaritza Hitzarmena aplikatzea. Lehengo baldintza-orrian Kolektibitateen Estatu Hitzarmena hartzen zen erreferentziatzat; oraingoan, aldiz, Nafarroako Ostalaritzarena hartu da.
  3. Oraingo baldintza-orrian puntuen %50 diru-eskaintzarik merkeenari emanen zaio eta beste %50 langileen lan-baldintzak hobetzen dituzten enpresei. Lehen, puntuen %100 diru-eskaintzari merkeenari ematen zitzaion.

Osasunbidea konturatu da baldintza-orria kaltegarria zela lan-baldintzetarako. Baldintza-orrian egindako aldaketa, beraz, goraipatu eta nabarmendu beharrekoa da.

Hala ere, ELAk oroitarazten du baldintza-orria ez dela izan lanaren bukaera, hasiera baizik. Mediterranea de Catering-eko Enpresa Batzordea adi egon behar da baldintza-orria bete dezaten, eta Osasunbidea, bere aldetik, behar diren baliabideak jarri behar ditu betearazteko.