ELAk salatu du Kupoari buruzko akordioa ez dela publikoa, eta xehetasun guztiak ezagutzera eman ditzatela galdegin du

2017/05/23
ELAk salatu du oraindik ez dela ezagutzera eman Eusko Jaurlaritzak eta Rajoyren gobernuak Kupoari buruz sinatu duten akordioa. Sindikatuaren ustez gardentasun eza oso larria da, ezinezkoa baita akordioaren mamia juzkatzea. ELAren iritziz akordioaz ezaugarri orokorrak eta xehetasun partzial bakan batzuk besterik ez ditugu ezagutu. Sindikatuaren ustez gardentasun eza oso larria da, ezinezkoa baita akordioaren mamia juzkatzea.

ELAren iritziz akordioaz ezaugarri orokorrak eta xehetasun partzial bakan batzuk besterik ez ditugu ezagutu. Sindikatuarentzat onartezina da euskal herritarrei behin eta berriz esatea akordioa Euskal Herriarentzat ona dela; hala errepikatu dute aspertu arte Jaurlaritzak, alderdi sistemikoek eta gertuko komunikabideek (hauen artean EITB taldea bereziki lerratzen delarik).

Galdera bat datorkigu burura: Zergatik ez dira ezagutzera ematen akordioaren xehetasunak? Ikuspuntu demokratikotik benetako informaziorik ez ematea ezin da onartu. Nola esan dezakete akordioa ona dela, sinatu dena zer den azaldu gabe?

ELAk euskal erakundeei galdegin die desinformazio eta propaganda kanpaina amaitu eta publiko egin ditzatela hala sinatutako agiriak nola aurreko posizioak justifikatu izan dituztenak.