ELAk salatu egin du langabezia tasa larria eta gero eta gizarte-babes urriagoa

2013/12/03
ELAk salatu egin behar du langabezia eta babes gabezia soziala bi okerren ondorio dela: enpresarioen diru-gosea eta administrazioek ezarritako murrizte politika. Herritar gehienak pobretzeko estrategia bat dugu hori, gero eta aberatasagoa den gutxiengo baten mesedetan.
Gaur argitaratu diren enplegu datuek egoera oso larria islatzen dute. Batetik Hego Euskal Herriko langabezia tasa %17,6raino hazi da. Europar Batasunean soilik Espainiak eta Greziak dute tasa altuagoa. EBko batez besteko langabezia %10,9an dago, hots, Hego Euskal Herrian baino 6,7 puntu beherago.
 
Bestetik, lanik gabe daudenen egoera gero eta okerragoa da. Langabezia-prestazioek enplegurik gabeko pertsonen %50,2 besterik ez dute babesten. Honek esan nahi du lanik gabe dauden erdiak ez dutela inolako dirurik jasotzen: ez langabezia-prestazio, ez kotizaziopeko ez laguntzarik ere.
 
ELAk salatu egin behar du langabezia eta babes gabezia soziala bi okerren ondorio dela: enpresarioen diru-gosea eta administrazioek ezarritako murrizte politika. Herritar gehienak pobretzeko estrategia bat dugu hori, gero eta aberatasagoa den gutxiengo baten mesedetan. Sindikatuak galdegiten du politika hauek errotik alda daitezela, eta botere ekonomiko, politiko zein mediatikoek errepikatzen duten mezu faltsua agerian utzi nahi du: ez gara krisitik ateratzen ari. Horrelako mezuekin gizartea lokartu nahi dute, mobilizaziorik gerta ez dadin. Hots, langabezia eta txirotasuna hedatzen duten politika berberei eutsi nahi diete.