Elikadura Burujabetza: elikadura osasuntsurako eskubidea bermatzeko bidea

2017/04/12
Eskubideen karta sozialak elikadura osasuntsua ziurtatzeko Elikadura Burujabetzaren aldeko apustua berretsi du gaur Bilboko Kafe Antzokian egindako agerraldian. Bertan adierazi dutenez, pertsona orok elikadura osasuntsua izateko eskubidea duela aldarrikatzerakoan, ezin daiteke ahaztu giza eskubide bati buruz ari garela.

Eskubideen karta sozialak elikadura osasuntsua ziurtatzeko Elikadura Burujabetzaren aldeko apustua berretsi du gaur Bilboko Kafe Antzokian egindako agerraldian. Azaldu dutenez, elikadura osasuntsua bermatzeko ezinbestekoa da nekazaritza eta arrantza iraunkorra garatzea eta bultzatzea eta horretarako, Elikadura Burujabetza da biderik zuzenena. Izan ere, baieztatu dutenez, edozein herriren eraikuntzan ezinbestekoa da Elikadura Burujabetzarako eskubidea bermatzea.

Baserritarrek eta arrantzaleek errenta duinak izateko duten eskubidea aldarrikatu dute, sektore hauek pertsona berrien beharra ere badutela gogoraraziz. Bestetik, elikadura lokala politika publikoen ardatz nagusi bilakatu behar dela azpimarratu dute eta horretarako proposamen zehatza egin ere: 5 urteko epean erosketa publikoaren bidez eskeinitako elikaduraren %40, gutxienez, gertukoa eta hurbilekoa izatea. Azken batean, baieztatu duten bezala, kontsumitzen dugun bakoitzean gure erabakitze eskubidea gauzatzen ari gara, eta, ondorioz, erosketa edo kontsumo ekintza bakoitza ekintza politiko bilakatzen da.

 

Hemen txostena osorik