Emakumeok borrokaren lehen lerrora!

2017/03/09
Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguneren harira dokumental berezia prestatu du ELA sindikatuak, “Emakumeok borrokaren lehen lerrora” izenburupean. Nolako papera jokatu dute emakumeek ustez gizonenak baino ez ziren borroketan? Gaur egun emakumeak borrokaren lehen lerroan ikusteak zer suposatu du emakumeentzat? Nolako eragina du horrek jendarte osoaren imajinarioan?

Sindikalgintza eta feminismoa bakoitza bere aldetik ulertu daiteke ala borroka beraren oinarrizko elementuak dira? Euskaldunako gatazkatik Bizkaiko erresidentzietara, galdera hauei erantzuna ematen saiatu gara. Horretarako bidelagun izan ditugu: Soraya Garcia (Bizkaiko erresidentziak); Nahia Fernandez (eskumaldeko Industria eta Eraikuntza Federazioko ELAko arduraduna); Maialen Aranburu (Gipuzkoako Irakaskuntza arduraduna) eta Begoña Gutierrez eta Andrea Gutierrez Euskaldunako gatazkan parte hartu zutenak.

Emakumeok borrokaren lehen lerrora! hemen ikusgai.

 

Emakumeok borrokaren lehen lerrora! from mrafundazioa on Vimeo.