Eskubide Sozialen Defentsa ekimena zabalduz

2017/03/23
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak manifestazioa antolatu du apirilaren 1erako Bilbon eskubide sozialen defentsan. Manifestazio hori bultzatzeko eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eskubide sozialen defentsan daraman dinamikaren baitan ekimen honek Propaganda Eguna antolatu du gaurko.

Egun osoan zehar ehunka lagun ari dira apirilaren 1eko ekimenaren inguruko informazioa banatzen kale eta enpresatan. ELAk, ekimen honen kide ere badena, bat egin du gaurko deialdiarekin eta sindikatuko lagun ugari aritu dira propaganda banatzen.

Dagoeneko deialdiak hamaika eragileren babesa jaso du. Apirilaren 1ean, denok Bilbora!