Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuek murrizketa sozialak biltzen dituzte

2017/03/06
ELAren iritziz Eusko Jaurlaritzaren 2017ko aurrekontuak ez dira batera aurrerakoiak eta "gizartearen gehiengoak pairatzen dituen murrizketak" biltzen ditu. ELAk Urkulluren gobernuak 2017rako aurkeztu berri duen aurrekontuen inguruko txostena aurkeztu du Bilbon. Bertan jasotzen denez, "diru-sarrerek guztiz baldintzatzen dute aurrekontua". Ildo beretik, aurreikusi zena baino 547 milio euro gutxiago jasoko dira.

Gaur goizean Bilbon egindako prentsaurrekoan, Adolfo Muñoz Txiki idazkari nagusiarekin batera, Mikel Noval ikerketa bulegoaren arduraduna eta bertoko kide Iñaki Salaberri agertu dira.

Muñozek, alderdi ezkertierrei- EH-Bildu eta Pomedosi- eskatu die aurrekontu hauek ez onartzea. Izan ere, alderdi ezkertiarrek aurrekontuen kontrako jarrera irmoa agertuko balute, sindikatu eta eragile sozialen mobilizazioen eragina nabarmen handituko litzateke.

ELAren esanetan, aurrekontu neoliberalen aurrean gaude, hau da, hasieratik langileek finantzatzen dituzten aurrekontuak dira hauek. Gainera, zorraren ordainketa lehenesten da. Horrez gain, gizartearen gehiengoak pairatzen dituen murrizketak aplikatzen dira aurrekontua hauetan.