Fagor-CNAk ez du bideragarritasun planik aurkeztu

2017/07/06
Langileen Batzordearen esanetan gaur Fagor-CNAko zuzendaritzarekin izandako bilera etsigarria izan da, ez baitu etorkizunerako planik aurkeztu. "Gardentasun eza eta inprobisazio etengabeko honekin amaitu behar dugu eta etorkizuneko proiektu industrial serio bat eraikitzeko laguntzeko prest gaude, serioa izango dena, konpromiso eta bermeekin, eta zeresana duten eragileen babesa izango duena", azpimarratu du bileraren amaieran.

Langileen Batzordearen Agiria:

Gaur uztailak 6, Fagor CNA Groupeko enpresa batzordeko kideak enpresako jabeekin bildu gara. Bilera horretan ondorengoa esan digute

CNA Groupek aurrekonkurtsoa aurkeztu arren ez du hartzekodunen konkurtsoa aurkezteko asmorik

Jarduearekin jarraitzeko asmoa dute eta errentagarritasuna hobetzeko asmoarekin egituran aldaketak egin nahi dituzte. Hala ere, amaitutako bideragarritasun planik ez dagoela esan digute.

Zeresana duten eragile guztiekin negoziatzeko asmoa dutela esan digute, enpresaren egoerari irtenbidea topatzeko.

Gure balorazioa da bilera etsigarria izan dela, ez digutela etorkizunerako planik aurkeztu.Gure borondatea proiektuarekiko osoa da, baina gure konpromisorako beharrezkoa da 30 lagun kaleratzeko enplegua erregulatzeko espedientea kentzea.Ez badu hórrela egiten, gatazka egoeran aurkituko gara

Gardentasun eta inprobisazio etengabeko honekin amaitu behar dugu eta etorkizuneko proiektu industrial serio bat eraikitzeko laguntzeko prest gaude, serioa izango dena, konpromiso eta bermeekin, eta zeresana duten eragileen babesa izango duena.