Gipuzkoako merkataritzako langileen mobilizazioa lan hitzarmenaren alde

2017/03/28
ELAk merkataritzako hitzarmenak negoziatzeko saiakera ugari egin ditu, baina patronalek jarrera erabat itxia izan dute negoziaketa kolektiboan eta gogotik heldu diote lan-erreformak ematen dien aukerari baldintza txarragoko hitzarmenak aplikatzeko. Gaur egun, lau dira negoziatzen hasi diren hitzarmenak: Ehunaren Merkataritza, Larruaren Merkataritza, Metalaren Merkataritza eta Altzarien Merkataritza. Horietan guztietan ELAk %50 eko ordezkaritza baino gehiago du.

 

 

Azken lan - erreformak hitzarmen kolektiboen ultraktibitatea bertan behera utzi zuen eta, ondorioz, 2013ko uztailaren 7an hainbat hitzarmen indarrik gabe geratu ziren.ELAk merkataritzako hitzarmenak negoziatzeko saiakera ugari egin ditu, baina patronalek jarrera erabat itxia izan dute negoziaketa kolektiboan eta gogotik heldu diote lan-erreformak ematen dien aukerari baldintza txarragoko hitzarmenak aplikatzeko. Hauxe da errealitatea, ELA  hainbat bider saiatu da negoziazioa berrekiten, baina beti egin dugu topo horma batekin; patronala.

Gaur egun, lau dira negoziatzen hasi diren hitzarmenak: Ehunaren Merkataritza, Larruaren Merkataritza, Metalaren Merkataritza eta Altzarien Merkataritza. Horietan guztietan ELAk %50 eko ordezkaritza baino gehiago du.Gaur daino, merkataritzako azken hitzarmenak ADEGIk eta GIPUZKOAKO FEDERAZIO MERKANTILak sinatu ditu eta orain negoziazio mahaietara beste bi patronal berri datoz: GAREN eta DENDARTEAN. Arazoa berdina da guztietan: betiko patronalek ez dituzte azken bi hauek mahaian onartzen eta ez dira ados jartzen beren ordezkaritza egiaztatzeko moduaren gainean.

Horrela bada, negoziatzen ari garen hitzarmen guztietan arazo berdinarekin egiten dugu topo: beste behin ere negoziazio kolektiboa blokeatzen dute.

Sindikatuok ez dugu gure ordezkaritza egiaztatzeko arazorik, izan ere, hauteskunde sindikalak egiten ditugu enpresetan eta errejistro publiko bat dagoelako Eusko Jaurlaritzako lan delegaritzan gutariko bakoitzaren ordezkaritza portzentaiak jasotzen duena. Salatu nahi dugu ez dela existitzen patronalek beren ordezkartiza egiaztatzeko sistema publiko, objektibo, garden eta egiaztagarria. Honek, negoziazioak atzeratzen ditu eta zalantza eragiten digu eraginkortasun osoko hitzarmenak sinatzen zituzten hitzarmenetan benetan zuten ordezkaritzari buruz.

Hala ere, sindikatuok prest gaude horrelako sistemarik ez dagoen artean patronalek adosten duten ordezkaritza akordioa onartzeko. Ez dago aitzakia gehiagorako lekurik , benetan negoziatu nahi bada.

Egoera hau ezin da gehiago luzatu. Gezurra dirudi Confebask-ekin ( ADEGI kide izanda) Akordio Interprofesionala sinatu ondoren, zeinetan lehentasuna ematen zaien lurraldeko hitzarmenei estatuko hitzarmenen gainetik, ADEGI izatea , besteak beste, negoziazioan aurrera egitea zailtzen ari den denetako bat.

Hasiera eman eta negoziatu behar diren edukiak lantzea eskatuko dugu. Hau da, 10 urtez berritu gabeko lan baldintzetaz ari gara hitz egiten kasu batzuetan.