Grezian atxilotutakoei elkartasuna

2016/12/29
Gure elkartasuna adierazi nahi diegu Mikel eta Begoñari eta Greziako Gobernuari exijitzen diogu berehala aske utzi ditzan bi aktibista euskaldunak.

ELAren Agiria:

Grezian gertaturiko Euskal Herriko bi pertsonen atxiloketak direla eta, ELAk zera adierazi nahi du:

- Gure elkartasuna adierazi nahi diegu Mikel eta Begoñari eta Greziako Gobernuari exijitzen diogu berehala aske utzi ditzan bi aktibista euskaldunak.

- Gure elkartasuna adierazi nahi diegu Europan ezagutu izan den giza ezbehar handienetariko bat pairatzen ari diren errefuxiatu guztiei.

- Salatzen dugu katastrofe hau onartzen ari den Europar Batasun neoliberala, autoritarioa eta krudela. Europar erakundeei eta erakunde horietako euskal ordezkariei exijitzen diegu aktiboki lan egitea errefuxiatuen krisiari konponbide duina  eta bidezkoa emateko.